Oscar Vianek irabazi du XXI. Aiztondo Klasikoa

Ataria 2026ko martxoaren 28a

Alkizatik irten dira txirrindulariak eta Larraulen amaitu da lasterketa. Euria izan da protagonista nagusienetako bat. Anbulantzia faltagatik lasterketa geldirik eduki dute Zizurkilen.

Azken maldan erabaki da lasterketa. Ihes egindako multzo bat iritsi da elkarrekin Asteasura. Bi kilometroren faltan, azken malda igotzen hasi dira, eta hor, Oscar Vian izan da indartsuena. Marc Rubirola segundo gutxira helmugaratu da, Aimar Galdosen aurretik. Taldeka, Caja Rural izan da onena, BBK Euskadiren aurretik. Mendiko saria Eleazar Jimenezek irabazi du.

Euriagatik errepidea oso arriskutsu zegoen, eta bi erorikok, azkena moto gidari batenak, lasterketa anbulantziarik gabe utzi du. Ondorioz, bat etorri arte lasterketa geldirik egon da.

Sari banaketa ekitaldian Danenaren eta Etxeondoren 50. urteurrenak omendu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!