Hego Euskal Herriko lurralde guztiak ordezkaturik egongo dira aurtengo pilota elkarteen ligan. Eskualdeari dagokionez, finala Tolosako Beotibarren jokatuko da. Amasa-Villabonako Behar Zana elkartea final hamaseigarrenetan sartuko da lehian. Tolosari dagokionez, final zortzirenetan izango du lehen hitzordua, hain justu Behar Zana eta Lea Ibarrako kanporaketa gainditzen duenaren aurka. Kadete, jubenil eta seniorretan, binaka, jokatuko dira esku partidak. Bi norgehiagoka irabazten dituenak egingo du aurrera.