Bidania-Goiatz berriro irabazle

Ataria 2026ko martxoaren 26a

Bigarren urtez jarraian irabazi du Bidania-Goiatzek Gipuzkoako Herri Txikietako Liga. Jokatutako partida guztiak irabazi ditu, gainera, erabateko nagusitasuna erakutsiz.

Bigarren postua izan da Leaburu-Txaramako Uzturre taldearentzat, eta Ikaztegietako Kutturru A taldea izan da hirugarrena. Aipaturiko hiru talde horiek martxoaren azken asteburuan abiatuko dute A Kopa, eta hauei Elgeta batuko zaie. Laugarren postuan Itsasondoko Ijitok taldeak bukatu du, eta atzetik Kutturru B eta Arroa Behea sailkatu dira. Hiru talde horiek B Kopa jokatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!