Zubeldia eta Garikano irabazle X. Kolazinoko Mendi Egunean

Ataria 2026ko martxoaren 19a

Ainhoa Garikano, erdian. BEGITU

Mendi lasterketa nagusia irabazi zuten Oier Zubeldia amezketarrak eta Ainhoa Garikano tolosarrak. Alpino Uzturre taldeko Jokin Uribetxeberriari omenaldia egin zioten. 

Bizkaiko Bediako X. Kolazinoko Mendi Eguneko lasterketak egin ziren larunbatean eta Oier Zubeldia amezketarra eta Ainhoa Garikano tolosarra izan ziren irabazleak lasterketa nagusian, biak Soronea Ammma taldekoak. 24 kilometroko ibilbidea egiteko Zubeldiak 2.12.49ko denbora egin zuen, eta bigarren Aitor Zunzunegi (2.15.01) eta hirugarren Beñat Ibañez (2.16.12) izan ziren. Garikanok 2.45.00ko denbora egin zuen, eta bigarren Onditz Iturbe (2.48.14) eta hirugarren Jone Zenitagoia (2.48.34) izan ziren. Bestalde, Ainhoa Egiguren Alpino Uzturreko korrikalari tolosarrak lehenengo postua lortu zuen beteranoen mailan. 

Proba hasi aurretik Alpino Uzturre taldeko Jokin Uribetxeberria mendi lasterkariari omenaldia egin zion Euskal Herriko Mendi Federazioak Kolazinoko Mendi Eguneko antolatzaileen laguntzarekin.  Uribetxeberria orain gutxi zendu zen entrenatzen ari zela. Lasterketaren hasieran Alpino Uzturreko parte hartzaileak aurrean jarri ziren, eta omenaldia egin zen. Mendi lasterketa horrekin eman zaio hasiera Euskal Herriko linea modalitateko kopari. Azken urteotan Uribetxeberriak parte hartu izan zuen ultra distzantziako Euskal Herriko Kopan, eta orain bi urte bigarren postua egin zuen. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!