Zer dakar biharkoak?

Ataria 2026ko martxoaren 19a

Biharko astekariko protagonista nagusia ezinbestean Korrika izango da. Atharratzetik abiatu eta dagoeneko Tolosaldera bidean da euskararen aldeko martxa. ATARIAk eskualdean lekukoa hartuko duten hainbat protagonista berezi izan ditu hizpide: besteak beste, Ibarran euskara ikasten ari diren ikasleak, eta Marcial eta Ainhoa Agostini Zubillaga euskal diasporako kideak.

Martxoaren 20ko astekarian ondorengoak ere izango dituzu irakurgai:

  • Olatz Pañagarikano Irazustaren iritzi zutabea.
    • Fedea.
  • James Ling Cheungi elkarrizketa, Tolosan ireki duen komiki denda aitzaki hartuta:
    • «Gustatzen zait tokian tokiko kulturan barneratzea».
  • Tolosaldea Garatzenen atala:
    • Tolosaldeko Turismo Jasangarriaren Plana martxan.
  • Aitor Atxegaren Xiberutik atala:
    • Xiru 2026.
  • Joseba Apaolazak eta Asier Hormak Tolosan emango duten Trajea antzezlanari buruzko erreportajea:
    • «Ondo pasatzeko eta zer pentsatua izateko».
  • Garbiñe Ubedaren PlazanBazan denbora-pasak.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!