BABESTUTAKO EDUKIA

Eraikinak baino gehiago: hezkuntzaren parte diren espazioak

Ataria 2026ko martxoaren 18a

Ikastetxeko espazioek asko esaten dute. Nolakoa den jolastokia, nola antolatuta dagoen gela, zer giro dago pasilloetan, non egiten diren talde-lanak edo non aurkitzen duten lasaitasuna ikasleek… xehetasun horiek guztiek eragina dute egunerokoan. Ikasteko moduan, motibazioan eta ongizatean.

Horregatik, hezkuntza-sistema eraldatzeko lanean aurrera egitearekin batera, azpiegiturak berritzea ere funtsezkoa da. Eskola-espazioek ikaskuntza-prozesuaren baldintzak sortzen dituzte, eta gero eta argiago dago ingurune egoki batek kontzentrazioa indartu eta estresa moteltzen laguntzen duela.

Hezkuntza Sailak bultzatutako Hezkuntza Eraiki 2030 planaren bidez, ikastetxeetako espazioak egokitzen eta berritzen ari dira, ikasgelak eta gune komunak hezkuntza-proiektuaren parte izan daitezen. Horrek esan nahi du espazioak ikasketa-prozesuan lagungarri izatea, metodologia berritzaileetara egokitzea eta eguneroko bizitza erosoago eta atseginago egitea. Horren adibide dira Ikaslab moduko guneak, ikasgela interaktiboak edo bestelako ingurune teknologikoak, baina baita komunitate osoaren ongizatea sostengatzen duten espazioak ere: jolastokiak, jantokiak, gimnasioak eta elkarguneak.

Bestalde, irisgarritasuna hasieratik txertatzen da esku-hartzeetan, oztopo arkitektonikoak ezabatzeko eta ikasle guztiek espazioak berdintasunez erabili ahal izateko. Eta jasangarritasunarekin lotuta, energia efizientzia hobetzeko neurriak ere indartzen ari dira, aztarna ekologikoa murriztuz eta kontsumo arduratsua sustatuz: tokian tokiko sukaldeak, eguzki panelak, energia kontsumoaren optimizazioa edo eraikin jasangarriagoak, besteak beste.
Azken batean, azpiegiturez hitz egitea hezkuntzaz hitz egitea da. Espazioek zaindu egiten dute, konektatu egiten dute, eta ikasteko baldintzak hobetu. Eta horrekin batera, Euskadin kalitatezko hezkuntza sistema publikoa sendotzen laguntzen dute.
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!