M17-Greba Orokorra

ATARIAk bat egin du gaurko greba orokorrarekin

Ataria

Gaurko, martxoak 17, greba orokorrera deitu dute Hego Euskal Herrian ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek, 1.500 euroko Lanbidearteko Gutxieneko Soldata aldarrikatzeko. Era berean, soldata hori Hego Euskal Herriko erakundeetan erabakitzea exijituko dute, grebaren bidez.

ATARIAko langileok bat egin dugu greba deialdiarekin, herritar guztion bizitzak duintzearen alde. Horrela, gaur ez dugu ATARIA egunkaririk argitaratu, eta webgunean greba orokorraren jarraipena besterik ez dugu egingo, horretarako erredakzioak atzo egin zuen greba, eta administrazio arloko lankideek, aldiz, gaur; ondorioz, gaur ezingo diete zerbitzurik eman Atarikideei, iragarleei edo bestelakoei.

Gutxieneko soldata 1.184 eurokoa da gaur egun Espainian eta Hego Euskal Herrian. Madrilek % 3,1eko igoera proposatu du 2026rako. Igoera hori azkenean Parlamentura iristen bada, eta hark babesa ematen badio, 1.221 eurokoa izango da soldata. Grebara deitu duten sindikatuen arabera, berriz, 1.500 eurokoa izan beharko luke, eta «hemen» erabaki beharko litzateke. Haiek kalkulatu dutenez, Hego Euskal Herrian 300.000 langilek baino gehiagok jasotzen dute 1.500 euro baino gutxiago hilean, eta erdiek baino gehiagok jardunaldi osoan lan egiten dute. Horrekin batera, gogoratu dute gutxieneko soldata igoz gero soldatak orokorrean igo egingo direla, eta eragin zabalagoa izango duela lan merkatuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!