Inauterietako Mozorro Lehiaketa 2026

2026ko Inauterietako Mozorro Lehiaketak baditu saridunak

Ataria 2026ko martxoaren 13a

Inauterietako Mozorro Lehiaketa amaituta, erabiltzaile eta epaimahaiaren bozka guztiak jaso ondoren, saridunak izendatu ditu ATARIAk. Gaur izango da 18:30ean sari banaketa eta erakusketa Tolosako 3 tabernan. 

Irudimena izan da protagonista aurten ere eskualdeko inauterietan, eta ATARIAk aurten antolatutako Inauterietako Mozorro Lehiaketan saridunak aukeratu dira:

Epaimahaiaren saria lortu duena, Libe Minerrek bidalitako Amiano dendako zaldiko maldikoa mozorroa izan da. Berak Nekaturrek eskainita, Nekaturreko edozein ostatutan erabili ahal izango den 90 euroko balioa duen opari txekea jasoko du sari moduan.

Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria, irakurleen 312 bozka lortu ondoren, Auzokoen patioa mozorroa izan da, Mertxe Adurriagak bidalita. Baliarraingo Zartagin 2 pertsonarentzat otordua izango da bere saria.


Auzokoen patioa

Parte hartu duten Atarikideen artean ere Casa Eceizako produktuez osaturiko kaxa bat zozkatuko dugu, eta sariduna Juanan Dorronsorok bidalitako Berdura plazako bigarren eskatzian mozorroa izan da.


Berdura plazako bigarren eskatzian

OHARRA

Ohar gisara adierazi beharra dago ATARIAko epaimahaiak Ataria.eus-eko erabiltzaileen saritik 2 argazki lehiaketatik kanpo uztea erabaki duela argazkiari dagozkion botoak webgunearekin loturiko bisitekin, jatorriarekin eta mekanikarekin kontrastatuta ez direlako inondik inora bateragarriak, eta horrela jakinarazi zaie egileei. 

Garbi utzi nahi da ATARIAk horrelako ekimenak ez dituela lehia sortzeko sustatzen eta horrelako erabakiak hartu behar izatea ez dela batere atsegina komunikabidearentzat. 

SARI BANAKETA ETA ERAKUSKETA

Bihar, ostirala, 18:30ean, Tolosako 3 tabernan, lehiaketan jasotako argazkien erakusketa egingo da. Ekitaldi berean, sari banaketa egingo da, eta giroa laguntzeko, pintxoak ere egongo dira. Gainera, erakusketara bertaratzen direnen argazkia eskuratzeko aukera izango dute ekitaldian bertan.

 

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei, eta baita bozka eman dutenei ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!