Inauterietako Mozorro Lehiaketa 2026

Inauterietako Mozorro Lehiaketako argazki erakusketa eta sari banaketa, ostiralean

Ataria 2026ko martxoaren 10a

Inauterietako Mozorro Lehiaketako parte hartzaileen artean sariak banatu eta lanak erakusteko unea izango da.

Martxoaren 13an, ostirala, 18:30ean, Tolosako 3 tabernan, Inauterietako Mozorro Lehiaketan jasotako argazkien erakusketa egingo dugu. Ekitaldi berean, sari banaketa egingo da, eta giroa laguntzeko, pintxoak ere egongo dira. Gainera, erakusketara bertaratzen direnen argazkia eskuratzeko aukera izango dute ostiralean bertan.

📅 Martxoak 13, 18:30ean
📍 Tolosako 3 Tabernan
🎭 Argazki erakusketa, sari banaketa eta pintxoak

Saridunak izan ala ez, denok elkartzeko aukera paregabea izango da. Animatu eta pasa zaitez inauterien magia berriz bizitzera! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!