Inauterietako Mozorro Lehiaketa 2026

Azken orduak mozorro gustukoena aukeratzeko

Ataria 2026ko martxoaren 11

Inauterietako Mozorro Lehiaketan parte hartu duten argazkiak Ataria.eus webgunearen bidez bozkatu daitezke gaurko 23:59ak bitarte. Ez galdu azken aukera! 

Bozketa fasea gaurko 23:59etan amaituko da, beraz Ataria-ren inauteritako Mozorro Lehiaketan parte hartu duten mozorro gustukoenak bozkatzeko azken aukera da.

Gehienez hiru argazki bozkatu ahalko ditu pertsona bakoitzak. Irabazleak martxoaren 13an jakinaraziko dira astekarian eta Ataria.eus webgunean.

Bi sari nagusi eta zozketa bat egongo dira:

  • Epaimahaiaren saria: 'NEKA opari TXEKEa'
    Nekaturreko edozein ostatuetan erabili ahal izango den 90 euroko balioa duen opari txekea
  • Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: Baliarraingo Zartagin 2 pertsonarentzat aste barruan otordua.
  • Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Casa Eceizako produktuez osaturiko kaxa bat zozkatuko dugu. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!