Langostinos taldeak irabazi du Espainiako Taldekako Mus Txapelketa

Ataria 2026ko martxoaren 5a

Goikoetxea eta Elizegi, taldekideekin batera.

Bost bikotek osatu dute taldea, eta Xabier Goikoetxea 'Iparre' amezketarrak eta Iker Elizegi 'Patax' asteasuarrak osatutakoa izan da horietako bat.

Espainiako Taldekako Mus Txapelketa jokatu dute asteburuan Ponferradan (Espainia), eta Langostinos taldeak irabazi du. Museko bost bikote lehiatu dira talde irabazlean, tartean Xabier Goikoetxea Iparre amezketarrak eta Iker Elizegi Patax asteasuarrak osatutakoa. Gainerako bikoteak Dani Garciak eta Peritzak, Gorkak eta Inharrek, Josuk eta Paulek eta Beñatek eta Aginagak osatu dituzte. 

Musean hamabi txanda jokatu dituzte irabazleek, eta horietatik hamaika irabazi dituzte, hasieratik aurreneko postuan kokatuz. Orotara bosna bikotez osatutako 45 talde aritu dira txapelketan lehian, 450 bat mus jokalari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!