Altuna III.ak eta Ezkurdiak Aspe enpresako bikoteen arteko partida irabazi zuten 22-16 Elordi eta Zabaletaren aurka Atano III.ean. Amezketarrak eta arbizuarrak 14 tanto egin zituzten eta 6 galdu, eta urdinez jokatu zuten Elordik eta Zabaletak 10 tanto egin zituzten eta 8 galdu.
Baiko enpresako bikoteen arteko partida galdu zuten Jakak eta Iztuetak 13-22 Lasoren eta Albisuren aurka Nafarroa Arenan. Lizartzarrak eta tolosarrak 6 tanto egin zituzten eta 8 galdu, eta Lasok eta Albisuk 14 tanto egin zituzten eta 7 galdu.
Hori horrela, finalerdien bigarren jardunaldian irabazleak euren aurka ariko dira Gasteizko Ogeta pilotalekuan igandean: Altuna III-Ezkurdia eta Laso-Albisu. Lehen jardunaldiko galtzaileek, berriz, larunbatean Atano III.ean jokatuko dute: Jaka-Iztueta eta Elordi-Zabaleta.
Gabirondo irabazle
Bigarren mailako txapelketan ere finalerdien lehen jardunaldia jokatu da. Partidetako bat eskualdekoen artekoa izan da: Murua eta Gabirondo gazteluarrak 11-22 irabazi dute Peña II.a tolosarraren eta Salaverria II.aren aurka. Beste finalerdian Dario eta Loza bikoteak 22-16 irabazi zion Salaberria eta Gaskue bikoteari.
Hurrengo jardunaldian, Peña II.ak eta Salaverri II.ak Legution jokatuko dute Salaberria eta Gaskueren aurka. Muruak eta Gabirondok, berriz, Darioren eta Lozaren aurka jokatuko dute larunbatean Arnedon.