Inauterietako Mozorro Lehiaketa 2026

Bozkatu zure mozorro gustukoenak

Ataria 2026ko martxoaren 2a

'PZetak', lehiaketan parte hartu duen bat

Inauterietako Mozorro Lehiaketan parte hartu duten argazkiak Ataria.eus webgunearen bidez bozkatu daitezke martxoaren 11ra bitarte. Gehienez hiru argazki bozkatu daitezke.

Bozketa fasean hasita, ATARIAren inauterietako Mozorro Lehiaketan parte hartu duten mozorro gustukoenak bozkatzeko unea da orain.

Parte hartu duten mozorro guztien artean  saridunak aukeratzeko, martxoaren 11ra bitarte bozkatu ahalko da webgunearen bitartez, Mozorro Lehiaketa atalean. Gehienez hiru argazki bozkatu ahalko ditu pertsona bakoitzak. Irabazleak martxoaren 13an jakinaraziko dira astekarian eta Ataria.eus webgunean.

Bi sari nagusi eta zozketa bat egongo dira:

  • Epaimahaiaren saria: 'NEKA opari TXEKEa'
    Nekaturreko edozein ostatuetan erabili ahal izango den 90 euroko balioa duen opari txekea
  • Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: Baliarraingo Zartagin 2 pertsonarentzat aste barruan otordua.
  • Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Casa Eceizako produktuez osaturiko kaxa bat zozkatuko dugu. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!