Oihana Zubillaga garaile Arrasate-Udalatx mendi lasterketan

Ataria 2026ko martxoaren 2a

Anoetarrak lehen aldiz parte hartu du proba horretan. Oier Zubeldia amezketarrak hirugarren egin du.

Lehen aldiz parte hartu eta garaipena lortu du Oihana Zubillaga anoetarrak Arrasate-Udalatx mendi lasterketan 2.19.27ko denborarekin. Udalatx mendian gora lasterketa buru jarri bada ere, bigarren egin duen Carrodilla Cabestre aragoiarrak aurre hartu dio aldapa gora. Beherakoan anoetarra aurreratu da eta garaipena lortu du. Cabestre izan da bigarren (2.22.23) eta Ainhoa Sanz urretxuarra (2.23.25) hirugarren.

Oier Zubeldia amezketarrak hirugarren egin du (1.55.11), eta Udalatxera igotzen laugarren izan den Gontzal Murgoitio elorriarrari atera dion aldea baliatu du podiumera iristeko. Azkenean, baina, Murgoitio (1.55.18) asko gerturatu zaio. Lehen bi postuak Ibai Larrea antzuolarrarentzat (1.51.58) eta Lluis Puigvert gironarrarentzat (1.52.11) izan dira, horiek ere lehia estuan.

Argazkiak: Xabier Urtzelai/Goiena

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!