Mozketak egingo dituzte igandean N-Iean

Ataria 2026ko otsailaren 27a

Inausketa eta mozketa lanak egingo dituzte igande goizean, eta mozketak izango dira.

N-I errepidean, Alegian, Ikaztegietan, Tolosan eta Villabonan, inauste eta mozketa lanak egingo dituzte igande goizean, eta eragina izango du trafikoan.

443 lotunean, Villabonan, txandakako zirkulazioa izango da errei bakarrean, Txermingo biribilgunetik. Eragina 10:00etatik 14:00etara izango du. 441 lotunean, Donostiarako noranzkoan, Amasa-Villabonan, txandakako zirkulazioa izango da errei bakarrean, Donostiarako noranzkoko sarreran eta irteeran. Eragina 07:30etik 11:00etara izango da. Donostiarako noranzkoan sartzeko adarra itxi egingo dute puntualki.

Bestalde, Ikaztegietan, Donostiarako errei motela, 427 KPtik, San Migel parean, Muñoa pasata, mozketak izango dira 09:00etatik 17:00etara.

Tolosan, Donostiarako errei motela, 435 KPtik (Eskolapioak) 436,800 Santa Lutziaraino lanak egingo dituzte 06:00etatik 12:00etara. Tolosara irteteko adarra 07:00etatik 12:00etara itxiko dute eta Donostiako noranzkoko sarrerak afekzio puntualak izango ditu.

Alegian, 431 lotunean, Gasteizko noranzkoan, errei bakarrean txandakako zirkulazioa izango da, 13:00etatik 16:00etara. Gasteizko norabidean sartzeko adarra puntualki itxiko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi dutenez, desbideratzeak behar bezala seinaleztatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!