Beotibarren jokatuko dira gomazko paletako bi final

Ataria 2026ko otsailaren 26a

Gomazko paletako banakako lehen finalak jokatuko dituzte larunbatean 16:00etan Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan.

Buruz buru zazpiaren barruan Tolosako Beotibar pilotalekuak hartuko du bi partiden jaialdia: Intxurre klubeko (Alegialdea) Altuna eta Kuku klubeko (Anoeta) Luisa izango dira aurez aurre lehenik, nagusien 2. mailan, eta Oteizako (Azkoitia) Epelde eta Beotibarko (Tolosa) Arregi ondoren, nagusien 1. mailako lehian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!