Gaurtik aurrera Alegiako osasun zentroak Erbeta parkean emango du zerbitzua

Ataria 2026ko otsailaren 26a

Behin-behineko osasun etxearen artxiboko irudia, Erbeta pilotalekuan. ATARIA

Osasun etxearen eraikina berritu behar dute, eta lanek iraun bitartean emango dute zerbitzua behin-behineko instalazioetan.

Gaur hasi da Alegiako osasun zentroa Erbeta parkean kokaturiko behin-behineko eraikinean zerbitzua ematen. Aste honetan egin dituzte lekualdatzeko lanak, eta gaur hasi da Alegiako anbulatorioa erabiltzaileei zerbitzua bertan ematen. 

Behin eraikin zaharra hustuta, eremu horretan egin beharreko zaharberritze lanak hasiko dituzte. Alegiako Udaletik gogorarazi dute osasun zentroa berritzearekin batera zaharberrituko dutela jubilatuen taberna ere, eta, horrez gain, hiri igogailu bat ere ezarriko dutela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!