Udaleku irekietarako begiraleak behar dituzte

Ataria 2026ko otsailaren 26a

Hautagaitzak martxoaren 2tik 20ra aurkeztu ahal izango dira lanpoltsa@hezten.eus helbidean, 'Aiztondo udalekuak' izenpean.

Ekainaren 22tik uztailaren 17ra egingo dituzte udaleku irekiak eskualdeko hiru herrik elkarrekin, Adunak, Alkizak eta Larraulek. Bertan begirale aritu  nahi dutenak aukeratzeko deialdia zabaldu du Aiztondo zerbitzuen mankomunitateak.

Martxoaren 2tik 20ra bitartean eman dezakete izena begirale aritu nahi dutenek. 18 urte betea eduki beharko dituzte, DBH titulua eskuratuta, euskara ulertu eta ongi hitz egin beharko dute, elkarrizketa eta talde dinamika gainditu beharko dute eta curriculum-a eta agiriak aurkeztu beharko dituzte. Gainera, baloratuko dute aisialdiko zuzendari titulua eta begirale titulua edukitzea, ikasketa espezifikoak izatea eta prestakuntza ikastaroak, EGA, lan esperientzia eta Aiztondo bailararen ezagutza edukitzea.

Curriculuma lanpoltsa@hezten.eus helbidera bidali beharko da Aiztondo udalekuak izenpean. Begiraleei elkarrizketa apirilaren 17an egingo zaie, arratsaldez.

Datozen asteetan zabalduko den udalekuen dekretu berria dela eta, baliteke hautaketa prozesuaren garapenean eta eskatutako baldintzetan egokitzapenak egin behar izatea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!