Bozketa fasean hasita, ATARIAren inauterietako Mozorro Lehiaketan parte hartu duten mozorro gustukoenak bozkatzeko unea da orain.
Parte hartu duten mozorro guztien artean saridunak aukeratzeko, martxoaren 11ra bitarte bozkatu ahalko da webgunearen bitartez, Mozorro Lehiaketa atalean. Gehienez hiru argazki bozkatu ahalko ditu pertsona bakoitzak. Irabazleak martxoaren 13an jakinaraziko dira astekarian eta Ataria.eus webgunean.
Bi sari nagusi eta zozketa bat egongo dira:
- Epaimahaiaren saria: 'NEKA opari TXEKEa'
Nekaturreko edozein ostatuetan erabili ahal izango den 90 euroko balioa duen opari txekea - Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: Baliarraingo Zartagin 2 pertsonarentzat aste barruan otordua.
- Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Casa Eceizako produktuez osaturiko kaxa bat zozkatuko dugu.