Enara Agote eta Aritz Garin irabazle XVII. Sahara Krosean

Ataria 2026ko otsailaren 25a

Enara Agote, podiumaren erdian. GOIERRIKO HITZA

Agotek 10 kilometroko proba irabazi zuen, eta Garinek 5 kilometrokoa.

Ormaiztegin igandean egindako Sahararen aldeko krosean eskualdeko bi korrikalarik lehen postua lortu dute. Enara Agote tolosarrak 10 kilometroko proban irabazi zuen, 41.49ko denborarekin. Bigarrena Miren Josune Diaz izan zen 45.15ekin, eta hirugarrena Oneka Goiburu 48.13rekin. 

Bestalde, 5 kilometroko proban Aritz Garin billabonatarra izan zen irabazlea 15.46rekin, eta esprintean irabazi zion Jon De la Cuestari. Hirugarrena Hodei Fernandez izan zen 17.23rekin.

Aritz Garin, podiumaren erdian. GOIERRIKO HITZA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!