Jaka eta Iztueta izan dira azkenak sailkatzen finalerdietarako

Ataria 2026ko otsailaren 23a

Asteburuan jokatuko da Binakako Pilota Txapelketaren finalerdietako lehen jardunaldia. Baikoko bi bikoteak elkarren aurka eta Aspekoak biak elkarren kontra ariko dira.

Play-off gogor batzuen ondoren, Jakak eta Iztuetak lortu dute sailkatzea finalerdietarako, atzo Zabalari eta Martijari irabazi eta gero. Aurretik Altuna III.ak eta Ezkurdiak lortu zuten sailkapena. Hori horrela, asteburuan jokatuko dira finalerdietako lehen jardunaldiko bi partidak. Aspeko bi bikoteak elkarren aurka ariko dira larunbatean Atano III.ean: Altuna III.a-Ezkurdia eta Elordi-Zabaleta. Baikoko bi bikoteen artekoa Nafarroa Arenan jokatuko da igandean: Jaka-Iztueta eta Laso-Albisu.

Bigarren mailan, eskualdekoak elkarren aurka

Asteburuan ere jokatuko dira Serie B txapelketako finalerdien lehen jardunaldiko bi partidak. Eskualdeko pilotariak elkarren aurka ariko dira ostiralean Orozkon: Peña II.a-Salaberri II.a eta Murua-Gabirondo. Beste partida larunbatean jokatuko da Baños del Rio Tobian (Errioxa) larunbatean: Dario-Loza eta Salaberria-Gaskue.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!