Urteko lehen erailketa matxista salatuko dute gaur

Ataria 2026ko otsailaren 23a

Villabona eta Zizurkil arteko Oinezkoen zubian egindako elkarreratze bat.

Ostiral iluntzean Sarrigurenen (Nafarroa) izandako erailketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte Tolosan, Anoetan, Berastegin, eta Villabona eta Zizurkil arteko Oinezkoen zubian.

Ostiral iluntzean gizonezko batek 28 urteko emakumezko bat hil eta beste bat larri zauritu zuen Sarrigurenen (Nafarroa). Gizonezkoak labanaz eraso zion bere bikotekideari, eta, larrialdi zerbitzuak bertara joan direnean bizirik bazen ere, ezin izan dute emakumea suspertu. Euskal Herrian aurten gertatu den lehenbiziko hilketa matxista da.

Erailketa matxista salatzeko Tolosako Asanblada Feminista kalera aterako da gaur, astelehena. 19:00etan egingo du elkarretaratzea Trianguloa plazan. Lurgatz Talde Feminista ere kalera aterako da; 19:00etan egingo dute elkarretaratzea Villabona eta Zizurkil arteko Oinezkoen zubian. Eta Anoetan ere ordu berean bilduko dira plazan. Berastegin ordu erdi lehenago elkartuko dira plazan, 18:30ean alegia, Sarrigureneko hilketa matxista salatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!