Jaka eta Iztueta azken txartelaren bila

Tolosaldeko Ataria

Larrazabal-Landari 22-15 irabazi ondoren, bihar Zabala-Martijaren aurka jokatuko dute finalerdietara sailkatzeko. 

Atzo gauean Jakak eta Iztuetak euren partida irabaztea lortu zuten Amorebietan. Garaipen horrekin finalerdietako ligaxka partida bakarrera dute. Bihar jokatuko duten kanporaketa erabakigarria Arrasaten, 17:00etan hasiko den jaialdian. 

Finalerdietan ondorengo hiru bikote daude sailkaturik: 

  • Laso-Albisu
  • Elordi-Zabaleta
  • Altuna III-Ezkurdia
Amorebietako partidako datuak: 

Pilotalekua: Amorebieta IV (Amorebieta-Etxano)

Emaitza: Jaka-Iztueta 22-15 Larrazabal-Landa

Iraupena: Ordu bat eta 5 minutu

Pilotakadak: 622

Gorriz (Jaka-Iztueta): 13 tanto egin dituzte eta 6 galdu

Urdinez (Larrazabal-Landa): 9 tanto egin dituzte eta 9 galdu

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!