Eskualdeko hiru atleta Realak lortutako garaipen historikoan

Ataria 2026ko otsailaren 20a

Pista estaliko kluben arteko Espainiako Txapelketa irabazi du lehendabizikoz talde txuri-urdinak gizonezkoetan. John Cabang eta Joseba Larrauri irurarrak eta Ander Martinez de Rituerto tolosarra izan dira taldeko partaide.

Txapelketa asteburuan jokatu zen Valentzian (Herrialde Katalanak). John Cabang izan zen txapelketako izarra, atleta onenaren saria jaso baitzuen. 60 metro hesietan lehen postua lortu zuen, eta txapelketako errekorra ezarri zuen 7,70ko denborarekin. 60 metroko proban ere parte hartu zuen Cabangek, eta 6,95eko marka egin zuen. Bertan aritu zen ere Joseba Larrauri, eta 6,92ko marka lortu zuen. Larraurik 200 metroko proban ere parte hartu zuen, eta 21,84ko marka egin zuen. Ander Martinez de Rituertok pertika jauzian hartu zuen parte, eta hirugarren postua lortu zuen 5,20 metroko jauziarekin, denboraldiko bere marka onena izanik.

Atletek bihar omenaldia jasoko dute Anoeta estadioan, gizonezkoen Reala eta Real Oviedo taldeen arteko futbol partidaren aurretik. Gainera, atletek ohorezko sakea egingo dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!