Zer dakar biharkoak?

Ataria 2026ko otsailaren 19a

Inauterietako ajea kendu ezinik al zabiltza? Biharko astekariak horretarako aukera emango dizu: kultur ekimenez betea baitator. Otsailaren 20ko azala Karlos Arancegui Mendia tolosarrak hartu du, Euskal Herriko goren mailako bateria jotzailea. Hala ere, musikaz gain, bikoizketa lanak edo antzerkia ere topatuko dituzu biharko astekarian, irakurle.

Otsailaren 20ko astekarian ondorengoak izango dituzu irakurgai:

  • Eneritz Maiz Etxarriren iritzi zutabea:
    • Merezitako oporrak.
  • Amaia Ugartemendia Zumeta bikoizlearen elkarrizketa:
    • «Gozamen hutsa da edukiak euskaraz bikoiztea».
  • Asier Aierberen iritzi zutabea:
    • Gazteon artean bada esperantzarik.
  • Onintza Lasa Arteagaren iritzi zutabea:
    • Pentsamenduak txukuntzen KonMari metodoarekin.
  • La Mapatxa antzerki taldearen Loreen hizkuntza antzezlanari buruzko erreportajea Getari Etxegarairekin hitz eginda.
    • Maitasunari zimiko egiteko moduak.
  • Garbiñe Ubedaren PlazanBazan denbora-pasak.
  • Tolosaldeko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!