Urtero ATARIAk martxan jarri du Inauterietako Mozorro Lehiaketa, beste behin. Pasa den urtean egin bezala, aurten ere erakusketa bat jarriko dugu Tolosako 3 tabernan jasotako argazkiekin, horregatik da garrantzitsua argazkiek nahikoa kalitate izatea. Sari banaketa ere, bertan egingo dugu. Sari bikainak banatuko dira irabazleen artean, ez galdu aukera!
Parte hartzeko kontuan izan beharrekoak aurkituko dituzu segidan:
Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak.
- Harremanetarako telefonoa eta e-mail-a.
- Atarikidea bada, bere harpide zenbakia izenarekin batera jarri.
Argazkiaren ezaugarriak:
- 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina, inprimatu egingo dira erakusketarako.
- Kalitate aldetik, gutxieneko bereizpena.
- Ediziorik gabekoa.
- Tolosaldeko herrietako inauterien argazkiak izan beharko dira.
Argazkiak bidaltzeko epea: otsailaren 25a.
Argazkiak Ataria.eus webgunean lehiaketarako egindako formularioaren bidez bidaliko dira, eta Ataria.eus webgunean lehiaketarako sortuko dugun argazki galerian egongo dira ikusgai.
Tolosaldean bizi diren edo eskualdearekin lotura dutenek soilik har dezakete parte. Bidaltzailea izan beharko da argazki horren jabea, eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dira.
Bozketa:
- Ataria.eus webgunearen bidez emango den bozketa otsailaren 26an hasiko da, eta martxoaren 13ra bitarte egongo da bozkatzeko aukera.
Bi sari nagusi eta zozketa bat egongo dira:
- Epaimahaiaren saria: 'NEKA opari TXEKEa'
Nekaturreko edozein ostatuetan erabili ahal izango den 90 euroko balioa duen opari txekea - Ataria.eus-eko erabiltzaileen saria: Baliarraingo Zartagin 2 pertsonarentzat aste barruan otordua.
- Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Casa Eceizako produktuez osaturiko kaxa bat zozkatuko dugu.
Saridunak, sari banaketa eta erakusketa:
Argazki irabazleak eta hauen egileak martxoaren 13an jakinaraziko ditugu Ataria astekarian eta Ataria.eus webgunean.
Parte hartzen duten argazki guztiekin, sari banaketa eta erakusketa antolatu dugu martxoaren 13an bertan, Tolosako 3 tabernan.
Argazkiak ATARIA-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendeaurrean erreproduzitzen uzten dio ATARIA-ri, euskarri inprimatuan edo interneten, betiere, egilearen izena adieraziz.