Ataria Bertso Jaialdia, biharko 'Hitzetik Hortzera' saioan

Ataria 2026ko otsailaren 6a

Biharko Hitzetik Hortzera saioan urtarrilaren 17ko Ataria Bertso Jaialdia izango da protagonistetako bat. 21:00etan ikusi ahal izango da, ETB1 katean.

Saioan Amagoia Mujika Telleria, NAIZ-Garako kazetaria eta Gaur8ko arduraduna elkarrizketatuko dute. 2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean hasi zen Mujika bertsolaritzari eta txapelketari lotutako kronikak idazten eta horregatik elkarrizketatuko dute Donostiako Belodromoan. Orain arte jarraitu ditu Euskal Herriko zein herrialdeetako txapelketak.

Hendaiako eta Tolosako jaialdiak, ikusgai

Elkarrizketaz gain, aste honetan ere bi bertso saiotako bertsoaldiak ikusiko dira Hitzetik Hortzeran. Batetik, urtarrilaren 17ko Ataria Bertso Jaialdia entzun ahal izango da, eta, bestetik, Hendaian Harrera Taldeak antolatutako jaialdia ikusi ahal izango da. 

Hitzetik Hortzera saioa bihar izango da, 21:00etan, ETB1en.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!