Lurra esnatzeko hamaika hitzordu

Ataria 2026ko otsailaren 4a

Iazko Santa Ageda bezperako une bat, eskualdeko herri batean. A. IMAZ

Eskualdeko hainbat herritan ospatuko dute gaur, Santa Ageda bezpera.

Santa Ageda bezperako kantu eskeak

  • Gaur, otsailak 4
    • Asteasu
      • 09:00. Pello Errota eskolako ikasleek baserrietatik herrira joango dira kantu eskean.
      • 16:00. Patioan ikasleentzat eta gurasoentzat koplak. 
      • 16:30. Usarrabi kantu taldea eta bertsolariak, plazan.
    • Zizurkil
      • 11:30-13:00. Pedro Mari Otañoko ikasleak ariko dira, eskolatik plazara kantuan.
      • 17:00. Herrigunean egingo dute buelta: Burrusti, Asteasu, Ugarte, Mutiya eta Berastegi baserrietara gerturatuko dira lehenik, eta, ondoren, herrigunean ibiliko dira, baita Ergoiena eta Akezko bailaran ere.
    • Ikaztegieta
      • 15:00. Kantu eskea ostatutik abiatuta.
    • Anoeta
      • 15:30. Kantu eskea gaztelekutik, Kukuak Kantuz abesbatzarekin.
    • Irura
      • 15:30. Kantu eskea, ikasleekin.
    • Aduna
      • 16:30. Kantu eskea, plazatik.
    • Bidania-Goiatz
      • 17:30. Kantu eskea, Goiazko plazatik.
    • Alegia
      • 18:00. Kantu eskea, Iker Iriarte eta Xabat Illarregi bertsolariekin, Larraitz auzotik. 
    • Ibarra
      • 18:30. Izaskunera igotzeko hitzordua, plazan.
      • 19:00. Kantu eskea Izaskungo baserrietan zehar.
    • Tolosa
      • 19:00. Kantu eskeak. Lizardi elkarteko, Gure Txokoa elkarteko eta garai bateko Tolosako Orfeoiko kideak aterako dira.
  • Otsailak 7
    • Albiztur
      • 10:00. Kantu eskea, herriko plazatik. 
  • Otsailak 8
    • Belauntza
      • 15:30. Kantu eskea, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo bertsolariekin, elizaren aurreko plazatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!