Talde argazkia atera dute Aiztondoko eskola publikoek

Ataria 2026ko urtarrilaren 30a

Talde argazkia atera dute bailarako zortzi eskola publikoetako zuzendaritza taldeetako kideek, familietako ordezkariekin batera.

Aiztondoko Euskal Eskola Publikoaz Harro! plataformak talde argazkia atera du Villabonako Arroa auzoan. Talde argazkirako bailarako zortzi eskoletako zuzendaritza taldeko kideak eta hainbat familia azaldu dira.

Aiztondo bailaran honako ikastetxe publikoak daude: Villabonako Erniobea BHI eta Fleming herri eskola; Zizurkilgo Pedro Mari Otaño eta Mendigain herri eskolak; Asteasuko Pello Errota; eta Larraulgo, Alkizako eta Adunako eskolak.

Ideiak argi, etorkizuna garbi lelopean atera dute kartel bateratua eta bertan ageri diren pentsamendu loreak eraman ditu eskola bakoitzak bere eraikinera, kartelarekin batera. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!