Zer dakar biharkoak?

Ataria 2026ko urtarrilaren 29a

Guraso bakarreko familien aitortzan mugarri izan nahi duen dekretua indarrean sartu da EAEn, eta lehen egunetik ehunka familiek eskatu dute ziurtagiri digitala. Horixe izango da hain zuzen biharko astekariko gai nagusia. Aitortza instituzionalaz harago, Arantxa Aburuza eta Irati Iturbe ama bakarrek beren esperientzia pertsonaletatik azaldu dute zer den erabaki konplexu bati heltzea, ardura guztiak bakarrik hartzea eta, hala ere, komunitatean babesa aurkitzea. Onurez, zailtasunez eta oraindik egin beharreko bideaz mintzo dira elkarrizketan.

Hauek ere izango dituzu urtarrilaren 30eko astekarian:

  • Garbiñe Biurrun Mancisidorren iritzi-zutabea.
    • Langile baten kaleratzea zigor penal batengatik.
  • Muhsen Marwan auto garbitzailearen elkarrizketa.
    • «Palestinako berriak albistegietan ikusi eta nire onetik ateratzen naiz».
  • Tolosaldea Garatzenen Ekintzailetza sailaren atala.
    • Hazten doan haztegia.
  • Ramon Olasagasti galtzaundikidearen Hitzez Hitz.
    • Lizardi etorri dun hitaz galdezka.
  • Laskoraingo DBH 4. mailako ikasleen elkarrizketa Luma Otañori.
    • «Eduki sortzaileok bagara erreferente».
  • Maite Aizpurua zuzendariari elkarrizketa Villabonan emango duten Promesarik txikiena antzezlanaren inguruan.
    • «Benetakotasun batetik tratatu ditugu gaiak».

     

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!