Nerea Murua bigarren eta Ander Garin hirugarren Idiazabalgo Krosean

Ataria 2026ko urtarrilaren 28a

Idiazabalgo 45. Herri Krosa izan zen jokoan igandean, eta eskualdeko hiru korrikalari igo ziren podiumera: Nerea Murua altzotarrak bigarren egin zuen emakumezkoetan, Ander Garin alegiarrak hirugarren gizonezkoetan eta Iker Manso tolosarra hirugarren izan zen gizonezko beteranoetan.

Emakumezkoetan irabazlea Helene Alberdi izan zen, 37.28ko denborarekin. Murua minutu erdira iritsi zen, 37:57ko denbora egin eta gero. Hirugarrena Fernanda Fleischmann izan zen, 38.40ko denborarekin. Gizonezkoetan Urko Herran izan zen irabazlea, 31.51 egin eta gero. Unai Ibarra izan zen bigarrena, 32.44rekin. Garinek 32.58 egin zuen hirugarren postua lortzeko. Bere aldetik, Mansok 36.38ko denbora eginez lortu zuen hirugarren postua gizonezko beteranoetan.

Krosak 10 kilometroko ibilbidea zuen, eta guztira 770 korrikalarik parte hartu zuten.

Argazkiak: Goierriko Hitza

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!