Erasunek irabazi, Balerdik galdu

Ataria 2026ko urtarrilaren 28a

Igandean jokatu zen Amezketako Larrunarri pilotalekuan Emakume Master Cuparen binakako txapelketa, eta eskualdeko bi pilotari aritu ziren lehian.

Eskuz binaka pilota mistoarekin, gazteen mailan Zazpi Itturri elkarteko Maria Balerdi amezketarrak jokatu zuen eta Intza Arruti atzelariarekin batera 6-18 galdu zuten June Zabala eta Itsasne Lizarralde bikoaren aurka. Elite mailan, Behar Zana elkarteko Itxaso Erasun zizurkildarrak partida irabazi ahal izan zuen Ibarrola aurrelariarekin batera, 22-11ko emaitza lortuta Etxegarai eta Capellan bikoaren aurka.

Argazkiak: Emakume Master Cup

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!