'Irabazi arte' telesailaren denboraldi berriko lehen atala ikusteko aukera, eskualdean

Ataria 2026ko urtarrilaren 27a

'Irabazi arte' telesaileko aktoreak. EITB.

Otsailaren 6an estreinatuko dute ETB1en, baina aurrez, Tolosaldeko hamar herritan emango dute lehen atala; ostiralean, larunbatean eta igandean izango dira emanaldiak.

Otsailaren 6an hasiko da ETB1 telebista katean Irabazi arte telesailaren bosgarren denboraldia. Aurretik, lehen atala ikusteko aukera izango da Tolosaldeko hamar herritan: Aduna, Alegia, Amezketa, Anoeta, Berrobi, Ikaztegieta, Irura, Orexa, Tolosa eta Zizurkil. UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta EITBk egindako hitzarmenaren bidez egingo dituzte estreinaldiak herri horietan, UEMAko kide baitira.

Emanaldi guztietarako sarrera doakoa izango da. Irurako emanaldirako, galdetegi honetan eman behar da izena, urtarrilaren 28a baino lehen. Tolosako saiorako, aurrez eskuratu daitezke gonbidapenak. Bi modu daude horretarako: interneten, Leidorantzokia.janto.es webgunean, eta aurrez aurre, Leidorreko leihatilan, ohiko ordutegian. Zizurkilen ere eskuratu daitezke gonbidapenak, kasu honetan, udal bulegoetan.

Honako egun eta orduetan izango dira emanaldiak:

  • Aduna. Urtarrilak 30, ostirala. 16:30. Kultur aretoa. LH-ko haur bakoitzak dagokion helduarekin joan behar du saiora.
  • Alegia. Otsailak 1, igandea. 17:00. Elizpe zinema.
  • Alkiza. Otsailak 1, igandea. 17:00. Fagus Alkiza.
  • Altzo. Urtarrilak 30, ostirala. 17:30. Batzarremuño.
  • Amezketa. Urtarrilak 31, larunbata. 17:00. Pernando Amezketarra Kultur Etxea.
  • Anoeta. Urtarrilak 31, larunbata. 16:30. Mikelasagasti auditorioa.
  • Asteasu. Urtarrilak 30, ostirala. 19:00. Ikus-entzuneko aretoa.
  • Baliarrain. Urtarrilak 30, ostirala. 19:00. Balioanitzeko gela.
  • Berastegi. Urtarrilak 30, ostirala. 18:30. Udaletxeko erabilera anitzeko gela.
  • Berrobi. Otsailak 1, igandea. 17:00. Etxola.
  • Elduain. Otsailak 1, igandea. 17:30. Kultur etxea.
  • Ikaztegieta. Urtarrilak 30, ostirala. 18:00. Liburutegia.
  • Irura. Urtarrilak 30, ostirala. 18:30. Udaletxeko ganbara.
  • Leaburu-Txarama. Urtarrilak 31, larunbata. 18:00. Gazte gela.
  • Lizartza. Urtarrilak 30, ostirala. 19:30. Udal aretoa.
  • Orendain. Otsailak 1, igandea. Liburutegia.
  • Orexa. Urtarrilak 30, ostirala. 18:00. Ostatuko ganbara.
  • Tolosa. Otsailak 1, igandea. 12:00. Leidor aretoa.
  • Zizurkil. Urtarrilak 30, ostirala. 18:00. Atxulondo Kultur Etxea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!