Behar Zanakoak nagusi gazteen mailetan

Ataria 2026ko urtarrilaren 23a

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa-Izarkom Sariaren eskuz binakako finalak jokatu zituzten asteburuan Iruran.

Kadete mailan Behar Zana 3 bikoak (Xuhar Iparragirre Aburuza eta Aiert Iraola Zabala) 40-21 irabazi zion Behar zana 1 bikoari (Oinatz Elosegi Redondo eta Imanol Zufiria Maioz). Jubeniletan Behar Zaba 1 bikoak (Eñaut Oñate Lasa eta Peru Cestau Sanchez) 40-18 irabazi zion Behar Zana 2 bikoari (Unai Zufiria Mayoz eta Iker Izagirre Galarraga).

Nagusien mailan bi final jokatu zituzten. Bigarren mailakoan EPLE 1 bikoak (Eneko Sorondo Paredero Eneko Aranburu Lizarazu) 40-30 irabazi zion Kuku elkarteko bikoari (Iñigo Labaka Zubizarreta eta Iñaki Errazkin Otaño). Lehen mailan Eple 1 bikoak (Ibon Taberna Carrera eta Julen Chiapuso Nosellas) 40-39 irabazi zion Eple 2 bikoari (Antton Aranburu Anzizar eta Ruben Santamaria Perez).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!