Zer dakar biharkoak?

Ataria 2026ko urtarrilaren 22a

Eskuetako minak eta odol zirkulazio arazoek markatu dute Miren Larrarte pilotari bidaniarraren ibilbidea, eta horiek tarteko pilota mistoari agur esatea erabaki du, hainbat txapelketa eta domina irabazi ostean. Biharko astekariko elkarrizketan azken urteetako sufrimendua, hartu beharreko erabaki gogorrak eta pilota uzteko zorian bizi izandako uneak kontatzen ditu, baita 'wallball 'eta 'frontball' modalitateek eman dioten arnasa berria ere. Pilotaren etorkizunaz, emakumeen presentziaz eta euskal selekzioarekin lehiatzearen esanahiaz ere hausnartzen du.

Hauek ere izango dituzu urtarrilaren 23ko astekarian:

  • Arrate Iturberen iritzi-zutabea.
    • Bizitza maitatzeak mundua mugitzea dakar.
  • Rufino Eizmendi Eizagirre arma konpontzaileari elkarrizketa.
    • «Lan gogorra da, eta gaur egungo gazteek ez dute halakorik nahi».
  • Pili Aguadoren Begirada Grafikoa.
    • Toki bat.
  • Imanol Landa Medranoren Wattaria.
    • Onddo pila.
  • Laskorain Ikastolako DBH 4. mailako ikasleen elkarrizketa Antton Telleriari, Erakutsiz Ikasi proiektuaren barruan.
    • «Beldurtia baina zirikatzaile zintzoa nintzen umetan».
  • Aritz Peñagarikanoren Aritzia iritzi-zutabea.
    • Hemen goitik.
  • Aitor Ruiz de Egino artistak Frontonen duen erakusketaren inguruko erreportajea.
    • Ingurune natural eta industrialaren arteko orekan.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Iker Ibarluzearen asteburuko eguraldi iragarpena.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!