Eskerrik asko bihotzez

Ataria 2026ko urtarrilaren 19a

Oraindik larunbateko saioaren oihartzuna eta emozioa barruan daukagula ATARIAri emandako babesa eskertu nahi dugu. ATARIAren helburu nagusia zuekin batera bidea egitea da, eta urteroko bertso jaialdia da horren adibiderik politena.

Ezer baino lehen, eskerrik asko etorri zineten guztioi. Zuetako bakoitza Leidorren ikusteak eta zuen babesa sentitzeak, aurrera jarraitzeko indarra eta poztasuna ematen dio ATARIAri. Zuek gabe, gure lana ez litzateke osatuko; zuek ematen diozue zentzua egiten dugun guztiari. Ataria Bertso Jaialdia ez litzateke posible izango Amaia Agirrerik gabe, eskerrik asko urteroko hitzordua mimoz osatzeagatik. Aurten Mahalari ere eskerrak eman beharrean gaude, bere babesa oso garrantzitsua izan baita. Jaialdia egiten lagundu duten guztiei eman nahi dizkiegu eskerrak; ikusleei, teknikariei, saioa osatzeko ekarpena egin duten guztiei, eta bertsolariei, noski.

ATARIArentzat ohore bat da zuengandik hain gertu egotea. Larunbatean berriz ere argi geratu zen: elkarrekin bagara, komunitatea bagara, bertsolaritza eta kultura ez dira inoiz itzaliko.

Bihotz-bihotzez, mila esker denoi! Hurrengora arte!

Bertso saioak emandako guztia ikusteko sakatu hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!