Ataria Bertso Jaialdiko zozketen saridunak

Ataria 2026ko urtarrilaren 20a

Mahalarekin elkarlanean, jaialdira etorri eta parte hartu zutenen artean bi zozketa egin ditu ATARIAk.

Urtarrilaren 17an Leidor aretoan ospatutako Ataria Bertso Jaialdian, bertsolaritza eta giro aparta izan ziren protagonistak. Mahalarekin elkarlanean, jaialdira etorri eta parte hartu zutenen artean bi zozketa egin ditu ATARIAk, eta baditugu irabazleak: 

  • Julen Beldarrain (Asteasu)
  • Rosa Garmendia (Amezketa)

Biek Mahalako otarra eta ATARIAko harpidetza digitala jasoko dute opari eta ATARIA jarriko da harremanetan saria jaso dezaten. Bide batez, eskerrik asko Ataria Bertso Jaialdian parte hartu zenuten guztioi!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!