2025eko errepasoa: gertaera handiak, gure ahotik kontatuak

Ataria 2026ko urtarrilaren 10a

2025a aldaketa sakoneko urtea izan zen, bai mundu mailan, bai gurean. ATARIAk horiek guztiak landu zituen eta urtekari honetan bildu ditu. Gogoratu ATARIAk profesionaltasun osoz lan egiten duela, albiste bakoitza zorroztasunez aztertuta, eta informazioa euskaraz emateko konpromisoari eusten diola, gure hizkuntzak mundua ulertzeko ematen digun begirada propioa aldarrikatuz.

Gure komunitateari, eta bereziki, Atarikideei eskerrak eman behar dizkiegu. Urte baten amaierara iristean, atzera begiratu eta egindako bidea aztertzeko unea izaten da. ATARIA Tolosaldeko erreferentziazko komunikazio taldea den heinean, harrotasunez esan dezake aurten ere herriz herri eta auzoz auzo ibili dela, eskualdeko txokoetako istorioak, pozak eta kezkak kontatzen. Baina bide hori ez du bakarrik egin.

Gaur, eskerrak eman nahi dizkizu.

Zure babesa, eta bereziki Atarikide zaretenon sostengua da ATARIAren motorra. Zuen ekarpenari esker mantendu dezake euskarazko informazio hurbila, independentea eta kalitatezkoa eskualdean. Zuena ez da diru laguntza soil bat; herriaren bizitzan sinesten duen konpromiso sendo bat da.

Etorkizuna, elkarrekin

Datozen hilabeteak ez dira erronkarik gabekoak izango. Informazioaren mundua azkar aldatzen ari den garaian, ahots propioa izaten jarraitzea ezinbestekoa da. Horregatik, zuen sostengua datozen hilabeteetan ere funtsezkoa izango da ATARIArentzat. Zuok gabe, ATARIA ez litzateke posible; zuokin, ordea, ez dugu mugarik.

Jarrai dezagun Tolosaldea saretzen, informatzen eta euskaraz bizitzen.

Eskerrik asko proiektu honen parte izateagatik.

Irakurri urtekaria hemen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!