Artolak ez du asteburuan jokatuko, eta Peña II.a izango da bere ordezkoa

Ataria 2026ko urtarrilaren 8a

Alegiarrak ezker eskuko arazoak ditu Baiko enpresatik azaldu dutenez. Peña II.a tolosarrak eta Imaz oiartzuarrak larunbatean jokatuko dute, Etxebarrian, Larrazabal-Mariezkurrena II.aren aurka. 

Baiko pilota enpresak jakinarazi duenez, Iñaki Artolak ez du asteburu honetan jokatuko, Donostian jokatutako azken partidan ezker eskuko minarekin amaitu baitzuen. Lesio horren ondorioz, enpresak erabaki du aurrelari alegiarra atsedenean uztea, haren osasuna lehenetsiz.

Artolaren hutsunea betetzeko, Peña II.a tolosarra izango da aukeratua, eta Imazekin batera osatuko du bikotea Etxebarrin jokatuko den binakako txapelketako sailkapen ligako partidan. Aldi berean, bigarren mailako txapelketan, Agirrek ordezkartuko du Peña II.a.

Bestalde, Baikotik jakinarazi dutenez, Iraitz Zubizarreta III.ak ere ez du jokatuko asteburu honetan, antzeko arazo fisikoengatik, eta haren ordezkoa Bakaikoa izango da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!