Ataria Bertso Jaialdirako azken sarrerak erosteko aukera

Ataria 2026ko urtarrilaren 7a

2024eko Ataria Bertso Jaialdiko une bat

Tolosako Leidor aretoak urteroko bertso zita hartuko du urtarrilaren 17an, eta bertara joateko interesa duten herritarrek online erosi ahal dituzte sarrerak. 

Urtarrilaren 17an izango da Ataria Bertso Jaialdia, 18:00etan hasita, Leidor aretoan. Andoni Egaña, Maider Arregi, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Xabat Illarregi eta Onintza Enbeita ariko dira bertsotan, Amaia Agirreren aginduetara.

Saioa ikusteko sarrerak online erosteko aukera dago oraindik Kutxabank edo Janto plataformaren bidez. Sarrera bakoitzak 20 euroko prezioan izango du eta zenbakituak izango dira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!