Preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde mobilizatuko dira Aiztondon

Ataria 2025eko abenduaren 30a

Manifestazioa egingo dute Urtezahar egunean Zizurkildik Villabonara. 18:30ean Joxe Arregi plazatik abiatuko da martxa.

Urtezahar egunean urtero egin ohi duten bezala Aiztondoko herritarrek euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko aldarria eramango dute kaleetara. Manifestazioa 18:30ean hasiko da Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik eta Villabonako Erreboteko plazan bukatuko da.

Besteak beste, antolatzaileek nabarmendu dute mobilizazio horretan Oskar Zelarain, Karlos Besance eta Manex Castro billabonatarrek etxean izateko duten beharra aldarrikatuko dutela. Ezin da gehiago luzatu leloa eramango du manifestazioak eta bertan parte hartzera gonbidatu dituzte Aiztondo bailarako herritarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!