Urteko azken batzarra

Ataria 2025eko abenduaren 22a

Tolosaldeko pentsiodunek astelehenero bezala mobilizazioa egin dute, gaur eguerdian. Zerkausian elkartu dira eta urteko ekimenen errepasoa egin dute. Aurrera begirako erronkak ere azpimarratu dituzte; izan ere, gutxieneko pentsio baten alde borrokan jarraituko dutela iragarri dute.

Sinadura bilketa, azken hilabete honetako itxialdia eta Gasteizko nahiz Iruñeko manifestazioari aipamena egin ondoren, Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatu dute, herri ekimenari muzin egiteagatik. Aurrera begira, astelehenero mobilizatzen jarraituko dutela iragarri dute. Hurrengo hitzordua Villabonan izango da, urtarrilaren 12an. Horrez gain, Hego Euskal Herrian LAB eta ELA sindikatuek deitutako greba egunarekin «guztiz» bat egin dute, gutxieneko soldataren aldarrikapena, gutxieneko pentsioaren aldarrikapenaren parekidea delako. Greba eguna, martxoaren 17an izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!