GKS-k urtarrilaren 31ko mobilizazioen berri emateko aurkezpenak egingo ditu

Ataria 2025eko abenduaren 19a

Gazte Koordinadora Sozialistak manifestaziora deitu du urtarrilaren 31rako. Bilbon eta Iruñean egingo ditu mobilizazioak, eta horien berri emateko aurkezpenak egingo ditu Villabonan, Anoetan, Ibarran eta Tolosan.

«Euskal Herrian faxismoari gauzak erraz utziko ez dizkion indar handi bat dagoela erakutsi behar dugu, eta horretarako garrantzitsua da ahalik eta gazte langile gehien mobilizatzea. Izan ere, faxismoaren aurkako borrokak indarrik ez duen eta estatuen autoritarismoaren aurkako ikuspegia txertatuta ez dagoen tokietan, normalizatzen eta indartzen ari da ikuspegi faxista; eta, beraz, ezinbestekoa da Euskal Herrian faxismoaren eta bere oinarrian dagoen kapitalismoaren aurkako kontzientzia indartzea, datorren tokitik», esan dute.

Aurkezpenak:

  • Villabona: gaur, abenduak 19, 18:00etan udaleko erabilera anitzeko gelan.
  • Ibarra: gaur, abenduak 19, 19:00etan Txontxon.
  • Tolosa: bihar, abenduak 20, 12:00etan apaizetxean.
  • Anoeta: bihar, abenduak 20,  18:00etan gaztetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!