Gaurtik aurrera Ataria Bertso Jaialdirako sarrerak online eskuratu daitezke

Ataria 2025eko abenduaren 22a

2025eko Ataria Bertso Jaialdiko une bat

Tolosako Leidor aretoak urteroko bertso zita hartuko du urtarrilaren 17an, eta bertara joateko interesa duten herritarrek gaurtik erosi ditzateke sarrerak online. 

Urtarrilaren 17an izango da Ataria Bertso Jaialdia, 18:00etan hasita, Leidor aretoan. Andoni Egaña, Maider Arregi, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Xabat Illarregi eta Onintza Enbeita ariko dira bertsotan, Amaia Agirreren aginduetara.

Saioa ikusteko sarrerak online egongo dira gaurtik aurrera Kutxabank edo Janto plataformaren bidez. Sarrera bakoitzak 20 euroko prezioan izango du eta zenbakituak izango dira. 

Beraz, Ataria Bertso Jaialdira joateko asmoa baduzu, azkar ibili eta erosi zure sarrera!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!