Amasa-Villabonako eta Lizartzako udalek Bikain ziurtagiria jaso dute

Ataria 2025eko abenduaren 18a

Lizartzako eta Amasa-Villabonako alkateak, atzo ziurtagiria jasotzeko ekitaldian.

75 erakunde pribatuk eta publikok jaso dute aurten euskararen ziurtagiria.

Eusko Jaurlaritzak euskararen erabileraren aitortza ekitaldia egin du, eta bertan erakunde publiko eta pribatuek euskararen kudeaketan eta garapenean eman dituzten aurrerapausoak nabarmendu dituzte, Bikain kalitate ziurtagiriekin eta harrobi diplomekin. Ekimen honekin, euskararen normalizaziorako pausoak egiten dituzten ahalik eta entitate gehienen aitortu nahi dituzte, euskararen normalizazioa erakunde gehiagotara heltzeko apustua eginez.

Bada, aurtengo ekitaldian, 75 entitate publikok eta pribatuk jaso dute ziurtagiria —iaz 44 izan ziren—. Tartean, Amasa-Villabonako eta Lizartzako udalek jaso dute Bikain ziurtagiria, eta Beatriz Unzue Esnaola Amasa-Villabonako alkatea eta Iñaki Azpiroz Beldarrain Lizartzako Alkatea ekitaldian izan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!