Andoni Egaña, Maider Arregi, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Xabat Illarregi eta Onintza Enbeita ariko dira bertsotan, Amaia Agirreren aginduetara. Saioa ikusteko sarrerak atzo jarri ziren salgai, Atarikideentzat bakarrik. Dagoeneko, erdia saldu da.
Sarrerak erosteko egunak eta ordutegiak:
- Asteazkena, hilak 17: 10:30 - 13:30, Atarikideentzat.
- Osteguna, hilak 18: 10:30 - 13:30, guztientzat.
Sarrera guztiak zenbakituak izango dira eta ez da erreserbarik onartuko.
Sarrerak Ataria-ko egoitzan salduko dira (San Esteban auzoa, 20, Tolosa) eta Atarikideek 18 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitzeko, gehienez bi sarrera erosi ahalko dituzte prezio horretan. Bi sarrera baino gehiago erosi nahi izanez gero, hirugarrenetik aurrera, sarrera bakoitzarengatik 20 euro ordaindu beharko dira. Aurten banku txartelarekin ordaintzeko aukera ere egongo da.
Atarikide ez direnek berriz, 20 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitzeko eta aurrerago izango dute hauek erosteko aukera, baldin eta sarrerak geratzen badira.