Ibarrako Misio Taldeak elkartasun azoka egingo du larunbatean

Ataria 2025eko abenduaren 16a

Tolosako Udalak larunbaterako antolatu duen Gabonetako Azoka Berezian parte hartuko dute; San Frantzisko pasealekuan izango dira, 10:00etatik 14:00etara.

Ibarratik Misio Taldea Ibarrako San Bartolome parrokian elkartzen diren zenbait boluntariok osatzen dute; Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Eta helburua beharra dutenei laguntzea da. Indian, Hondurasen eta Ekuadorren kokatuta ditu bere zeregin nagusiak misio taldeak. Larunbatean, horien berri eman eta proiektuak aurrera eramaten jarraitzeko herrialde horietako produktuak saltzen ariko dira Tolosako Udalak antolatu duen Gabonetako Azoka Berezian. Hala, San Frantzisko pasealekuan izango dira, 10:00etatik 14:00etara.

Honduras, Ekuador eta Indiako gizartea laguntzen dute. Besteak beste, haurrak babestea, oinarrizko azpiegiturak eraikitzea, emakumeen ahalduntzerako baliabideak eskaintzea, eskolak eta barnetegiak eraikitzea, kooperatibak sortzen laguntzea, kalean bizi diren neskentzat harrera etxeak sortzea eta mantentzea eta oinarrizko osasuna sustatzeko baliabideak lortzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!