Laugarren jardunaldia eta gero, oso parekatua dago binakakoa

Ataria 2025eko abenduaren 15a

Jaka eta Iztueta binakako txapelketan. BAIKO

Eskualdeko pilotariak dauden bikoteak berdinduta daude bi garaipenekin.

Binakako Pilota Txapelketaren laugarren jardunaldia jokatu dute asteburuan, eta oso parekatua dago sailkapena. Sailkapenaren buru Laso-Albisu eta Elordi-Zabaleta doaz, bikote bakoitza hiru garaipenekin. Ondoren, bost bikote daude bi garaipenekin: Altuna III.a-Ezkurdia, Larrazabal-Mariezkurrena II.a, Zabala-Martija, Jaka-Iztueta eta Artola-Imaz. Atzean geratzen ari dena Peio Etxeberria-Rezusta bikoa da, garaipenik ez baitute lortu.

Eskualdeko pilotariak dauden bikoteetatik Artola-Imaz bikoak irabazi egin zuen, eta Jaka-Iztueta eta Altuna III.a-Ezkurdia bikoek galdu. Artola-Imaz bikoteak 22-15 irabazi zion Zabala-Martijari Urretxun, Jaka-Iztuetak 12-22 galdu zuen Elordi-Zabaletaren aurka Mallabian, eta Altuna III.a-Ezkurdiak, berriz, 19-22 galdu zuen Larrazabal-Mariezkurrena II.aren kontra Bilbon. Beste partidan Laso-Albisuk 22-17 irabazi zion P. Etxeberria-Rezustari Nafarroa Arenan.

Serie B Txapelketa

Bigarren mailako txapelketan sailkapenak eskailera itxura du. Eskualdeko pilotariak dauden bikoteei dagokienez, Murua-Gabirondo bikoa bigarren dago hiru garaipenekin, Peña II.a-Salaverri II.a laugarren bi garaipenekin, eta Senar-Ugartemendia zazpigarren, partida bakarra irabazita. Senar-Ugartemendiak 22-6 galdu zuen Salaberria-Gaskue bikoaren aurka Nafarroa Arenan. Bestalde, Murua-Gabirondo bikoak 21-22 irabazi zion Peña II.a-Salaverri II.a bikoari Mallabian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!