Hazi tailerra, bigarren urtez

Ataria 2025eko abenduaren 17a

Lehengo urteko hazi tailerra.

ATARIAk umeentzako hazi tailerra egingo du Tolosako Gabonetako azokan. Postua jarriko du bigarren urtez, eta tailerra egiteaz gain, Errigorako saski bat zozkatuko du.

Tolosako Gabonetako azokaren barruan, abenduaren 20an, ATARIAk umeentzako hazi tailerra egingo du aurten ere. Tailer horren bidez, egunkari zaharrei bigarren bizitza emateko modu dibertigarria erakutsiko du, birziklapenaren eta ingurumenarekiko arduraren garrantzia azpimarratuta.

Aurten ere, egunkari zaharrak loreontzi bihurtuko ditu beraz, eta bertan hazia landatuko du. Jarduerak etxeko txikienei naturarekiko lotura indartzen eta birziklatzearen balioa ulertzen lagunduko die.

  • 📅 Data: Abenduak 20
  • 📍 Tokia: Tolosako San Frantzisko eliza parean
  • 🕒 Ordua: 11:30 - 13:00

Tailerra doakoa da, baina antolaketa errazteko, komeni da aurrez izena ematea ataria@ataria.eus-era idatziz.

Gainera, azokan bertan Errigora saskia zozkatuko du. Sariduna azoka amaieran, 13:00etan, jakinaraziko du, eta irabazleak saskia bertan jasoko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!