BABESTUTAKO EDUKIA

Foru Aldundiak 2026ko egutegiaren 40.000 ale banatuko ditu Gipuzkoan

Ataria 2025eko abenduaren 16a

Berastegin, Elduainen, Berrobin, Ibarran eta Belauntzan, abenduaren 17an, asteazkenean, banatuko dituzte; Gaztelun, Leaburun, Altzon, Lizartzan eta Orexan, hilaren 18an, ostegunean; eta Ikaztegietan, Baliarrainen, Amezketan eta Abaltzisketan, hilaren 19an, ostiralean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2026ko egutegiaren 40.000 ale banatuko ditu datozen egunetan Gipuzkoa osoan, herri guztietara gerturatuta. Hamahiru argazkik osatzen dute guztira egutegia –azalean bat, eta hilabete bakoitzean bana–.  Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Argazki Elkarteak antolatu dute aurtengo lehiaketa fotografikoa, Ekin. Zaindu. Bizi lelopean, eta markak hautsi ditu: 1.073 argazki jaso dituzte eta orain arte egin diren bederatzi edizioetatik parte-hartze handienekoa izan da. 


Joserra Txintxurreta oñatiarraren lana eramango du egutegiak azalean: artaldearen aurrean artzain bat eta bere txakurra irudikatzen ditu, «ingurumenaren zaintzaren kulturari, ondo egindako lanari eta komunitate-bizitzari egindako omenaldi gisa». 1.000 euroko saria jaso du, eta gainerako hamabi irabazleek, berriz, 250 eurokoa bakoitzak.


Gipuzkoako Argazki Elkartetik egutegia osatuko duten argazkien «kalitate teknikoa, narrazio indarra eta Gipuzkoaren berezko balioak eta bizimoduak islatzeko gaitasuna» nabarmendu dituzte. Multzoak begirada zabala eskaintzen dio lurraldeari, eta, Irune Berasaluze foru bozeramaileak azpimarratu duenez, egutegi hau «irudi bilduma bat baino askoz gehiago» da: «Gipuzkoari buruzko kontakizun partekatu bat da, bertako jendeak egina».


Abenduaren 17tik 19ra honako herrietan banatuko dituzte egutegiak: Berastegi, Elduain, Berrobi, Ibarra, Belauntza, Gaztelu, Leaburu, Altzo, Lizartza, Orexa, Ikaztegieta, Baliarrain, Amezketa eta Abaltzisketa.

Abenduak 17

  • Berastegi: Herriko plaza, 10:00-11:00.
  • Elduain: Herriko plaza, 11:30-12:30.
  • Berrobi: Herriko plaza, 13:00-14:00.
  • Ibarra: Herriko plaza, 16:00-17:00.
  • Belauntza: Herriko plaza, 17:30-18:30.

Abenduak 18

  • Gaztelu: Herriko plaza, 10:00-11:00.
  • Leaburu-Txarama: Leaburuko plaza, 11:30-12:30.
  • Altzo: Herriko plaza, 13:00-14:00.
  • Lizartza: Herriko plaza, 16:00-17:00.
  • Orexa: Herriko plaza, 17:30-18:30.

Abenduak 19

  • Ikaztegieta: Herriko plaza, 10:00-11:00.
  • Baliarrain: Herriko plaza, 11:30-12:30.
  • Amezketa: Herriko plaza, 13:00-14:00.
  • Abaltzisketa: Herriko plaza, 16:00-17:00.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!